Arkitektura bioklimatikoa

Etxebizitza baten gastu energetikoa txikitu al da, konforta txikitu barik, zenbait praktika arkitektoniko konbinatuz (orientazioa, aireztapen naturala...) eta aurrerapen teknologikoei esker (material berriak, automatismoak, eguzki-atzikitzailea...).

Diseinuarekin eta eraikuntzekin erlazionaturiko arkitektura da arkitektura bioklimatikoa, eskura dauzkagun baliabide naturalak aprobetxatuz, energia kontsumoa eta, orokorrean, etxebizitzako ingurune-inpaktua gutxitzeko.


Ohiko arkitektura beti da bioklimatikoa. Industria Iraultzara arte, zibilizazio ezberdinek beraien eraikuntzak ingurura, klimara eta bertako materialetara moldatu dituzte. Arkitektura honen adibide argia Iraneko Yazd-eko haize dorreak dira oraingo eguzki tximinien aurrekariak.
Hori lortzeko, honako teknika hauek erabiltzen ditu:
  • Eguzki sistema pasiboak. Eguzki erradiazioa sistema mekanikoak erabili barik. Eraikina diseinatzea da.Ponpa edo haizagailuen moduko aparatuak ez erabiltzea etxebixitza bat eraikitzen denerako, horretarako eguzki-energia aprobetxatzen da. Ideia nagusi bitan oinarritzen da:
  1. Orientazioa. Urte osoan ahal den beste eguzki argia hartzea etxebizitzarako. Hau etxebizitza eki.mendebalderantz orientatuta lortzen da eta etxebizitzako leiho gehienak hegoalderantz jarrita. Neguan, eguzki-izpien inklinazioagatik, izpiak zuzen sartzen dira etxebizitzan; udan, eguzki-izpiek inklinazio gutxiago dutenez, teilatu-hegal batekin izpien sarrera ekidin daiteke.
  2. Inertzi termikoa. Inertzia termikoak erraztasun handiagorekin adierazten du materialek tenperatura aldatzen dutenaren ezaugarriak. Inertzi termiko altua duten materialek denbora asko behar dute berotzeko, behin bero dutela denbora asko behar dute hozteko. Bereizgarri hau eraikinetan, etxebizitzen barruko tenperatura egonkorra mantentzeko erabiltzen da; adibidez, harrizko murru sendoak erabiltzea.

Orientazioa
  • Isolamendua. Material egokiak erabiliz edo murru sendoak erabiliz lor daiteke; murruetatik eta leihoetatik bero elkartrukeak ahalik eta txikienak izatea lortzen da.
  • Lursailen xedapen egokia. Etxebizitza haizerantz gutxi gora-behera eta eguzki erradiaziora zuzenduta jartzen da, lortu nahi den efektuaren arabera. Adibidez, gune hotzetan, etxeak leku eguzkitsuetan eta airetik babestuta egiten dira; gune beroetan, ordea, eguzkia gutxi jo eta airea dagoen lekuetan egiten dira.
  • Aireztapena. Murruak eta trenkadak jarriz lortzen dira guneak airea era natural batean zirkulatzean banatzea; horrela beroa edo etxea freskatzeko hotz boladak lor daitezke.
  • Zoruaren aprobetxamendua. Neguan zoruaren tenperatura kanpokoa baino altuagoa da; udan, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Efektu hori aprobetxa daiteke etxeko fatxadarik hotzena lurperatzen edo aire hodiak lurperatzen, sakontasun gehiagorekin, tenperatura ezberdinek sortutako korronteak aprobetxatu daitezke.
  • Eguzki sistema aktiboak. Sistema mekaniko eta elektrikoen bidez eguzki energia aprobetxatzen dituzten sistemak dira, hala nola:
  1. Eguzki-atxikigailuak. Ura berotzeko erabiltzen dira. Ohikoenak atxikigailuz osatutako sistema bat da, biltegiratze-tanga batek eta uraren zirkulazioa mantentze duen ponpa bat. 
  2. Panel fotovoltaikoak. Eguzki erradiaziotik elektrizitatea sortzen dute, iluminaziorako edo tresna elektriko ezberdinak hornitzeko aprobetxa daitezke.
Etxe bioklimatikoa (Tenerife)
Arkitektura bioklimatikoak eguzki erradiazioa berogailuetarako eta hozkuntza naturalerako erabili arren, ohikoena energia lagungarriak erabiltzea da. Lagungarriak diren energia hauek berriztagarriak izan daitezke, hala nola elektrizitatea lortzea aerosorgailu baten instalazioa, biomasaren erabilera metanoa sortzeko edo eguzki-atzikigailua erabiltzea.

Hona hemen zenbait adibide: 
 
Centro Educativo Ballena (Costa Rica)

Edificio residencial (Roterdam)




Informazio gehiago:
http://zientzia.eus/artikuluak/arkitektura-bioklimatikoa/
http://www.qualinhabitat.com/bloginmobiliario/2010/12/05/home-green-home/
http://grupo3e.net/index.php/eu/servicios/consultoria-energetica/arquitectura-bioclimatica
http://guaixe.eus/sakana/1386950043864

http://www.sostenibilidad.com/casas-que-ahorran-construccion-bioclimatica
https://www.planetaconstructor.com/noticias/arquitectura-bioclimatica
http://monica-arq.blogspot.com.es/2014/05/arquitectura-bioclimatica.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina