Energia eta ura aurrezteko neurriak

Karbono dioxidoaren isuriak atmosferan gutxitzeko, planetaren berotze globala eta aldaketa klimatikoa mantsotzeko, energia aurreztu behar dugu. Gastuak gutxitzeko eta energiaren efizientzia hobetzeko aukerak edota neurriak daude, isolatzea horietariko bat da.

Isolatzea

Ondo isolatutako etxebizitza batek %20 eta 30eko berogailu gastua dauka. Erainkuntzaren kanpoaldeko estalkitik sortzen dira energia galeren parte handi bat, teilatuak, lurrak eta kanpoko hormek jarraitzen dutelarik.

Duela urte gutxira arte, isolamendu termikoa hobetzeko aire-ganberetara jotzen zen. Orain, ordea, material isolatzaileak erabiltzen dira, poliuretanoa edo poliestirenoa.
  • Jarraian dauden etxebizitzetako murruak banatzen dituen isolatzaileek, bero galtzeak eta zarata txikitzen dute.
  • Gomedagarria da kristal biko leihoen instalazioa, edo lehio bikoitza eta zubi termikoen apurketa zurgintzarekin.
  • Pertsianen kaxek era egokian isolatuta egon behar dira.
  • Ate, leiho eta bestelako zirrikituetan aire korronteak ekiditzeko burleteak, masilla edo silikona erabili daiteke.
  • Tximiniadun etxebizitzetan, tiroa erabiltzen ez denean. ixtea komeni da.
Energia aurrezteko neurriak

Berogailua
  • Instalatzen den edozein berogailu sistema tenperatura eta ingurugiro erreguladore sentsoreak ditu., tenperatura eta denbora programadoreekin. Neguan etxebizitzetan tenperatura erosoa baina moderatua izan behar du, 20-2ºC bitarteko. Igotzen den gradu bakoitzeko kontsumoa %5-10 bitartean handitzen da.
  • Galdararen pizteak egiten duen tenperatura sentsorea, etxebizitzan gehien erabiltzen den gelan instalatu behar da, hau erreferentzia gisa erabiliko da. Geletan erabiltzen ez diren berogailuek itxita egon behar dute.
  • Lo egiteko nahikoa da 15-17ºC bitarteko tenperaturarekin. Pertsianak ixtea komeni da bero galerak ez egoteko.
  • Goizetan ez da komenigarria berogailua jartzea harik eta etxebizitza aireztatzea eta leihoak itxi arte.
  • Erradiadore-estalkien eta erlaitzen erabilerak berogailuen eraginkortasuna gutxitzen du.
Aire egokitua
  • Aire egokituaren sistemaren termostatoak 25ºC-tara egokitua egon behar du. Tenperatura jaisten den gradu bakoitzeko energiaren kontsumoa %8 handitzen da. Aire egokitua piztean tenperatura baxuagorekin egiteak ez du esan nahi etxea lehenago hoztuko denik.
  • Aire egokituak giroko tenperatura hartzeko sentsorerik baldin badauka, etxeko bero iturrietatik, hau da lanparak, leihoak, elektrotresnek, eta abarretik urrun instalatu behar da.
  • Aire egokituak etxebizitzan jenderik ez dagoenean itzalita egon behar du.
  • Aire egokituko filtroek garbiketak, energia aurrezten du.
  • Olana eta pertsianen kanpoko instalazioa eta etxebizitza barruan gortinak edo bisilloak eguzki izpiek zuzen jotzea galarazten dute eta honek hozteko beharrak gutxitzen ditu.
  • Udan zehar etxebizitza aireztatzea komeni da kanpoko tenperatura baxuagoa denean, adibidez, goizeko lehen orduetan edo gauean.

Ur beroa
  • Ur berogailuak kontsumo puntuetatik gertuago dauden heinean (txorrota eta dutxak) galera gutxiago egongo dira.
  • Berogailuaren termostatoa, ura 50-60 ºC tenperaturarekin irteteko nahikoa izateaz gain, galdara eta hodien bizitza luzatu egiten du. 35-40 ºC bitarteko ur sanitarioa nahikoa da norbere garbitasunean sentsazio ona izateko.
  • Ur hotz eta berorako iturri independenteak daudenean, komenigarria da iturri bakarragatik aldatzea (aginte bakarreko txorrota).
  • Dutxa batek, baino baten uraren laurdena gastatzen du. Xaboia ematen dugun bitartean ur txorrota itxi daiteke.
  • Bizarra kentzean, hortzak garbitzean… txorrota zabalik egotea alferrikakoa da.
  • Ondo itxita, tantarik galtzen ez duten txorrotek, ura eta energia aurrezten dute. Konketa bateko txorrotaren tantatzeak hilabete batean 100 litroko ur galera suposatzen du.
Guk zer egiten dugu gure etxebizitzan? Zein aplikatzen ditugu? Besteren bat?

Informazio gehiago:
5 tips para ahorrar energía en tu hogar

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina