Gas instalazioa. Berokuntza

Etxebizitzetan erabiltzen den gasa era bitan hel daiteke: bonbona bidez (butano edo propano-bonbonak) edo hodi batzuetatik bideratua (erabilienak gas naturala eta hiri-gasa).

Eta etxebizitza batean bi gas instalazio mota desberdindu daitezke:
  • Kanpo instalazioa. Erabiltzailearen jabetzako instalazioa da, etxebizitzako alde komunitariotik pasatzen dena. Hargune balbulatik hasi eta erabiltzailearen ixteko giltzan bukatzen da. Leku honetan, armairu batean, erregulazio eta kontadorea daude, normalean beste kontadoreen ondoan.
  • Barne instalazioa. Etxebizitzaren barruan dago eta ikusten den hodi baten bitartez, gasarekin funtzionatzen duten sistema guztiak hornitzen ditu. Elementuak: etxebizitzako ixteko giltza nagusia, tresna bakoitzaren giltza eta emari erreguladorea (normalean garra kontrolatzeko) dira.


Berogailu sistema

Etxebizitzan tenperatura uniformea ematea da sistema honen helburua, pertsonen konforta lortuz. Berogailuaren beharra faktore batzuengatik gertatzen da: klima, orientazioa, eraikuntza mota, materialak…

Berogailu mota asko daude, baina ohikoenak hauek dira:
  • Berogailu sistema lehorra. Berogailu batean berotua izan den airearen bitartez garraiatzen da beroa, etxebizitzako gela guztietara difusore batzuen bitartez heltzen delarik.
  • Ur beroko berogailu sistema. Etxebizitzatan zabalduen dagoen sistema da. Ur kantitate konstante baten zirkulazioan datza. Lehenago galdara baten berotua izan da eta hodieria sarean zehar etxebizitzako gela guztietako berogailuetara helduko da. Ura zirkuitutik eta galdaratik berriro pasatzen da eta nahi den tenperatura hartzen du berriro ere.

Gas-galdara
Gas-galdarak gasa erretzen du, sortutako beroa barrutik doan urari pasatuz. Ur hori berogailu sareko erradiadoreetara edo ur beroko hodietara doa erabilera sanitariorako.

Uraren bat bateko berotzeak potentzia altua behar du; gainera, denbora epe laburrean erabiltzen da eta honek errendimendu txarragoa ematen dio zerbitzuari. Potentzia hau, beraz, berogailuak behar duena baino altuagoa da, horregatik ur beroaren potentziak galdararen potentzia baldintzatzen du.

Berogailuaren erregularizazioa termostato baten bidez egiten da, etxebizitzako gelarik esanguratsuenean kokatura. Termostato honek zerbitzu aurreratuak izan ahal ditu: tenperatura maila ezberdinak, programazioa...




Termo elektrikoa
Termo elektrikoak altzairuzko gordailu bat dauka. Bertan, ur hotza pilatzen da eta ura berotzeko erabiltzen den erresistentzia elektrikoa. Gainera, uraren tenperatura kontrolatzen duen termostato bat dago eta magnesio anodo bat antikorrosibo gisa. Dena isolatzaile termiko batez babestua dago, gordetako uraren tenperatura mantentzeko.






Zoru bero-emaile bidezko berokuntza
Zoru bidezko berogailu sistema da; lur azpian dauden plastikozko hodi batzuetan datza eta beraietatik ur beroa doa, 35-45ºC bitarteko tenperaturan. Tenperatura baxuak erabiltzen direnez, bero iturri baxuak erabili ahal dira, oso ekonomikoak direnak berokuntza beste sistema batzuekin konparatuz. Gainera, konbekzioagatik sortzen diren aire turbulentziak saihesten ditu.

Sortzen den beroa berdintsua da, horrela gela berean gune hotzak eta beroak agertzea ekiditzen da. Etxebizitzako gela bakoitzaren tenperaturaz programatzaile bat arduratzen da; gelan jarritako hainbat termostatoren bidez, nahi den tenperatura aukeratu daiteke.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina