Instalazio hidraulikoa

Urtegietan, erreketan eta putzuetan batzen diren urak, gizakiak hartzeko prestatzen dira, tratatzeko instalazioetan. Handik, distribuzio sareak direla medio, etxebizitzetara eramaten dira.

Etxebizitza bateko ur instalazioa ixteko giltza orokorrean hasten da. Ondoren, kontadoreak instalatzen dira, etxebizitza bakoitzean kontsumitzen den ura neurtzeko.

Kontadore bakoitzetik hodi bertikalak edo zutabeak irteten dira, ura etxebizitza bakoitzera eramateko. Normalean PVC-koak izaten dira eta diametro desberdina dute uraren isuriaren arabera.

Etxebizitza bakoitzaren sarreran balbula edo ixteko giltza bat jartzen da erabiltzailearentzat eskuragarri dena, uraren bidea mozteko isuria edo matxuraren bat dagoenean.

Etxebizitza bakoitzeko deribazioa adarkatu egiten da hornitzeko sare bat sortuz kontsumo puntu bakoitzean: sukaldea, komunak, terrazak.... Hauei toki hezeak deitzen zaizkie.


Orokorrean, etxebizitza bateko uraren instalazioa ur hotzeko, ur beroko eta hustubideak edo hustuketa instalazioek osatzen dute.

Ur hotzeko zirkuituak marra urdin batekin adierazten dira eta ur berokoak berriz, marra gorri batekin. Bi zirkuitu hauek zabalik dauden zirkuituak dira, hau da, sartzeko eta irtetzeko toki bat dute. Irtetzeko tokian ura galtzen da.  

Ur hotzeko instalazioan kanpotik sartzen den ura erabiltzen da, distribuzio sareko tenperaturarekin. Ur beroarenean, aldiz, banaketa egin aurretik, berogailutik pasatu behar da uraren tenperatura igotzeko.




Berogailu mota desberdinak daude:
  • Erregai gaseodun galdarak: gas-naturala, butanoa, propanoa... edo gasoleoaren moduko erregai likidoak erabiltzen dute.
  • Berogailu edo termo elektrikoak. Erresistentzia bidez ura ur-biltegietan berotzen da.
  • Eguzki berogailuak. Ura berotu egiten da etxebizitzako kanpoko aldean kokatuta dauden panel batzuetatik. Panela berogailu elektriko batekin konbinatzen da isolamendu txikiagoko hilabeteetarako.

Hondakin-urak
Hondakin-urak honela sailkatzen dira:
  1. Ur beltzak tresna sanitarioen hustubideetatik, garbiketa geletatik, sukaldeetatik... datozen ur zikinak dira.
  2. Euri urak, berriz, ur garbiak dira eta teilatu lau, terraza, teilatupe, patio eta lorategietako hustubideetatik datoz.
Gure lurraldeko hiriguneetan hondakin-urak estolderia sare berdinetil doaz (sistema unitarioa) baina badira leku batzuk non ur zikinak eta euri-urak banaturik hartzen diren (sistema banatzaileak).

Estolderia sarea ez dagoen guneetan, putzu septikoak edo oxidazio tankeak erabiltzen dira,


Saneamendu-sareak
Etxebizitza bateko hustubide sareak, elementu batzuk dauzka ur- zikinak eraikinaren kanpoko aldera arte ateratzen dituztenak eta saneamendu sareak deritze.

Komuneko ur deskargak komuneko hodia deituriko batetik egiten dira; zorrotei (bajante) guztiz lotuta dago edo hustuketa hodi nagusietara lotua (saneamendu sare bertikala).

Konketak (lavabos), komunak, dutxak eta harraskak (fregaderos) hustuketa hodietara elkartzen dira eta hau jaitsierako hodierakin konektatzen dira, sifoi-poto baten bitartez. Komunak bere sifoia dauka.

Terrazetan, teilatu lauetan eta patioetan euri-urak hustubideetan batzen dira. Bakoitzak bere sifoi propioa dauka. Ur hauek hurbileko zorrotenetan elkartzen dira eta hauek oso aldenduta baldin badaude, zorroten esklusibo batetik egiten dute.

Zorroteneko azken aldean kutxatila batzuk eraikitzen dira, kolektorez elkartuta (garraiobideak), arketen batera, saneamendu sare horizontala eratuz. Kolektore sarea kutxatila nagusian bukatzen da eta estolderia sarearekin konektatzen du zuze zuzenean.

Araztegiak


Saneamendu sare guztiak araztegietan amaitzen dute euren bidea, bertan urek tratamendu fisiko ezberdinak jasotzen dituzte (iragaztea, dekantazioa), kimikoak (osagai toxikoen ezabapena) eta biologikoak (mikroorganismo eta bakteria patogenoen ezabapena), ura ahalik eta garbien itzultzeko erreketara eta itsasoetara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina