Telefonia eta telebista-instalazioak


Eraikinek instalazio komun bat izaten dute jarrita, etxebizitza eta lokal bakoitzari telefono eta telebista zerbitzuak emateko. Komunikazio seinaleak jaso eta kable bidez edo uhin bidez seinaleak eraikineko solairu bakoitzera banatzen dira, eta hortik etxebizitza bakoitzeko aparatuetara.

Telefono-instalazioa
Etxebizitza bateko telefono-instalazio finkoa era ezberdinetakoa izan daiteke, erabiltzen den teknologiaren arabera. Ohikoenak hauek dira:

Ohiko telefono-instalazioa. Kable bikote bihurrituta darabil. Transmisioa analogikoa da. Ahotsa eta datuak transmititu ahal dira, baina ez une berean. Datuak ordenagailuan sartu ahal izateko modem bat beharrezkoa da.

Etxebizitza bakoitzean, Sarearen Bukaera Puntutik (SBP) doa telefono-kaxararte doan kablea. Etxebizitza batek bi kaxa edo gehiago izan ditzake paraleloan konektatuta.

ISDN instalazioa (Zerbitzu Integratuetarako Sare Digitala). Kobrezko kablea darabil. Transmisio digitala da. Datuak eta ahotsa hartzeko, ISDN modem-a behar du. Kanal bi eskaintzen ditu, ahotsa zein datuak erabiltzeko (bata datuetarako eta bestea ahotzerako). 

Gure etxebizitzako kanpoko kableatuak nahiko arrunta da, pare bat altzairuzkoa, hari bikoa. Sarrera kutxatik abiatuz, gure etxebizitza barrutik aparatuetara doan kableatua soilik izan ditzake lau hari, bi igortzeko eta beste bi jasotzeko. Kableatu hauen hartzaileak RJ45 izena dute.

ADSL instalazioa (Abonatu-linea digital asimetrikoa). ISDN instalazioa bezala, altzairuzko kableak erabiltzen ditu eta transmisioa digitala da. Hiru komunikazio kanal eskaintzen ditu, bata ahotserako eta beste biak datuetarako (igortzeko eta jasotzeko).

Etxebizitza batean, ADSL-a instalatzeko, kableatu berria behar da eta hiru kanal hauek izateko ADSL modem-a eta filtro bat beharrezkoak dira, ahotsa datuetatik banantzen duena.


Telebista arruntaren instalazioa

Instalazio arruntenak honako elementu hauek ditu:
Talde antenako instalazioa

  • Antenak. Eraikineko teilatupean instalatzen dira eta bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke.
  • Handitze ekipoak eta filtroak. Seinale maila nahikoa denean, seinale guztiak linea bakarretik jaitsi daitezke. Seinalea gogorra izango ez balitz, anplifikadoreak erabili daitezke. Linea berean, frekuentzia ezberdinetako seinaletarako filtroak erabiltzen dira, nahasleak eta banatzaileak.
  • Distribuzio elementuak. Etxebizitzako kable, hargune eta distribuzio seinaleek osatzen dituzte.
Erakineko distribuzio sare orokorreko talde antenako instalazioak deribazio kaxan bukatzen du, etxebizitzako konexioa. Bakarkako deribazio bakoitzari dagokion kableak, hargune-kaxetara doaz. Han aparatu hartzaileak entxufatu ahal izango ditugu (telebista eta irratia).  



Domotika eta inmotika
Domotikaren helburuak etxebizitza bateko bizilagunen ongisatea eta segutasuna handitzea da eta, aldi berean, etxeko egitekoak gutxitu egiten ditu eta kontsumo ezberdinak arrazionalizatu. Hori lortzeko, automatismo eta kontrol sistema ezberdinak erabiltzen ditu.
Etxebizitza automatizatu batean, sentsore batzuk jartzen dira. Hauek seinaleak transmititzen dituzte ordenagailu zentral batera eta, ondoren, eragingailu batzuk ordenagailutik jasotako irteera seinaleen arabera jardungo dira. Unitate zentralizatuak kontrol hori programatzea uzten du eta aukera ematen du urrutik iristeko sakelako telefonoaren bidez edo interneteko konexio baten bidez.
Besteren artean, domotikak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
  • Kudeaketa energetikoa. Eskatzen den energia elektrikoa kontratatutakoa baino potentzia altuagoa denean, aukeratutako deskonexioa, zenbait tresna martxan jartzea gaueko tarifaren barruan, berogailuaren eta aire egokituaren erregulazio-ordutegiak nahi den tenperatura mailaren arabera.
  • Erosotasuna. Iluminazioaren erregulartasuna, pertsianen eragingailu automatikoa efektu atmosferikoak (euria, haizea...) eta galtze termikoak ekiditeko, urrutiko-kontrolen erabilera...
  • Segurtasuna (alarmak). Gas jarioien antzematea, ur isuriak, sute ahaleginak, presentzia simulazioa, kanpotarren antzematea, tele-asistentzia zerbitzuak, matxuren antzematea... Zerbitzu honetara loturiko gailu askok alarma martxan jartzen dute eta alarma hauek desbideratu daitezke, telefono bidez, suhiltzaile, polizia, urgentzia... zerbitzuetara.
  • Komunikazioak. Telefono bidezko alarma abisuak, urrutiko mantentze eta kontrol sistema domotikoak, telefono kudeaketa (debekatutako eta deitu ahal duten zenbakiak, atezain automatikoa, interneteko telefonia...), internet zerbitzuak (erosketak, banku eta administrazio gestioak, telebista...).

Eraikin handiei, enpresei, biltegi edo etxe-orratzei domotikaren printzipio eta teknikak aplikatzen direnean, inmotikaz edo eraikin adimendunaz hitz egiten da.


Inmotikak eta domotikak energiaren kontsumoa jaistea bilatzen dute eta konforta eta segurtasuna handitzea etxebizitza edo eraikin bateko bizilagunentzat. Beste zerbitzuen artean, aparatu elektrikoen, berogailuen, ureztapen sistemak, iluminazioa... funtzionamendua programatzen dute. Arrisku posibleak ere hautematen dituzte, hala nola ur jarioak edo suteak. Sistemaren mantentzea eta kontrola era presentzialean zein distantzian egin daiteke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina