Aire girotua

Hoztearen helburua barrunbe bat inguratzen duen mediotik tenperatura jaistea da.
Hozteko makina bat elkar lotuta dauden hiru elementuk osatzen dute: konpresorea, kondentsadorea eta lurrungailua. Zirkuitu itxi bat osatzen dute eta hortik hozgarria doa. Bere funtzionamendua hozgarria eta airearen arteko bero aldaketa da.
Ziklo hozgarriak ondoko etapak dauzka:
  1. Konpresorean fluido hozgarria konprimatu egiten da; horrela presioa handitzen da, bolumena txikitu eta tenperatura handitu. Hemendik kondentsadorera pasatzen da.
  2. Kondentsadorean konprimatutako gasak beroa galtzen du eta likido bihurtzen da. Galdutako beroa kanpora doa (gas hozgarria hoztu egiten da, galdutako bero hori medioari ematen dio, berotu egiten da). Gero, lurrangailura heltzen da.
  3. Lurrungailuan, fluido hozgarriak bero hartzen du eta gas bihurtzen da (fluido hozgarria berotu egiten da medioaren beroa hartuz eta hoztu egiten da).
Eta horrela behin eta berriz; gasa konpresorera bueltatzen da eta zikloa berriro hasten da.
Aire girotuko sistemak asko dira baina gehien erabiltzen direnak split fijoa eta bero-ponpak dira. 
  • Split fijoa. Bi unitatez osaturiko sistema da; bata etxebizitzaren barrukaldean instalatzen da (lurrungailua, haizagailua, aire iragazkia eta kontrol sistema) eta bestea kanpokaldean (konpresorea eta kondentsadorea). Kondukzio biren bitartez konektatzen dira. Hortik fluido hozgarria doa.
Lurrungailuak etxebizitza barruko aire beroa xurgatzen du, hozten da eta berriro bueltatzen da etxebizitzara. Konpresoretik kanpoko aire beroa xurgatzen da; hau kondentsadoretik pasatzean gehiago berotzen da, berriro kanporatzen delarik.
  • Bero-ponpa. Udan aire egokitua izateko erabili daiteke eta neguan aire beroa lortzeko. Aparatu honek bi atal dauzka: bata kanpoko aldean eta bestea barruan. Hozte prozesua berogailuaren kontrakoa da.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina